2012/04/23

Udaberri Jaixek!!

Eguraldixek lagundu ez arren, Aramaixoko eta Otxandixoko gaztiok plazan batu ginen pendiente geneuken apustue aurria erueteko asmoz. Froga eta jolas ezberdinek ein ostien, aramaixoarrek etxeratu eben urte beterako limitauen jabetza, baie ez konfiau larrei Aramaixo, oingo honetan erregalau in dogu limitaue, baie hurrenguen... gurie izengo da!!! Betirako ganera!! jajaj

Egune ez gendun hemen amaittu, eguerdi aldien triki poteue ein ostien ia 100 pertsona elkartu ebazan bazkai herrikoiaz gozatu gendun gaztetxien, bertan herri bakoitzak limitauen bere bertsioa kontetako aukerie izen eban bidixo baten bidez.

Gabien plazako kontzertue eta argittu arteko parrandiai lekue itxi geneutzan.


2012/03/08

Aldaketa ezinbestean feminista!!

Gaurko honetan, martxoaren 8aren inguruko aldarrikapenekin gatoz. Iaztik hona, krisi egoera larritu baino ez da egin, baina gure borroka eta gure baloreak ez dagoz krisian, eta inoiz baino beharrezkoagoa dan komentzimentuz, kalera urteteko deia zabaltzen dogu.

Krisi ekonomiko eta sozialean bizi gara eta egunerokoak dira eskubide sozialen urraketa, zerbitzu sozialen murriztea eta pribatizazioa, ezkutuko lana zein lanbaldintzen prekarizazioa, eta antzerakoak. Duda barik egoera honetan emakumeok gara lehenengo kaltetuak.

Gaur egungo mugimendu kontserbadorearen erasoaldiak zuzenean joten dau emakumea; emakumeok etxera itzuli gaitezen ahalegintzen dira eta sistemaren mesedetan, gizartearen erreprodukzio zereginetara mugatu nahi gaituzte; izan ere, etxeko lana, umeen heziketa, zahar edo menpekoen zaintza, etab., naturalki gureak bailitzan legez saltzen deuskuez euren diskurtso, mezu eta politikaren bidez eta eremu pribatura eroan eta hantxe itxi nahi dabe emakumea. Baina gugaz jai daukie, gure borroka ez dago krisian!!

Honegaz batera, Euskal Herrian bizi dogun garai politiko honetan euskaldun guztiok hartu behar dogu parte bai prozesuaren edukietan, bai norabidearen definizioan, hau da, gure herriaren geroa zehazten parte hartu behar dogu emakumeok ere, euskal herritar eta emakume garelako.

Gu aurten ere ez gara etxean gelditu, Otxandixoko plazara etorri gara, gure lana eta protagonismoa aldarrikatzeko. Uste dogulako emakume zein gizon librez osatutako gizarte justuagoa lortzeko femisnismoa ezinbestekoa dela.

2012/02/20

Azken urtietan moduen, aurtengo iñautetixetan be gaztiok kalera irten ga. Amaiurko monolitue plazan jarri eta bere inguru jentez bete zan ohittura bihurtu jakun antzerkixe ikusteko, Nafarroako gudarixek, Nafarroako errege-erregina, Albadako Dukiek, Gaztelako amada... ez zan duelako 500 urteko pertsonirik falta.

2012/02/18

KARNABALETAN NAFARROA BIZIRIK

Ospakizun eta algara egunek datorkiguzen arren, aurtengo honetan Gazte Asanbladak urteurren ez atsegin bat gogora ekarri behar dau, gaztelar eta aragoar armadek Nafarroako Erreinue konskitatu eben 500.urteurrena hain zuzen be, nafarrok gure subiranotasune galdu gendun egune.

1512ko konkistaren ondorioz, gure herrixe Espainiaren eta Frantziaren menpe geratu zan, nafar jendearen borondatien aurka, indarrez eta modu odoltsuen, ez konkista horren garailek diñuen anexio baketsuen bidez.

Nafar erresuma lapurtu izenak geure nortasunen eta burujabetzan ukapena suposatu dau. Historiak independiente izan ginela erakusten dozku, eta izateari utzi geuntzola ez gure arbasuen nahiaz baizik eta espainiar eta frantses nahikerixa zala eta.

1512 hartatik ia 500 urte juen die, baina Euskal Herrixe bizirik dirau. Ziur gagoz nafar gehienok ez dogule orain 500 urte gertatutakue ezagutzen, eta ezagutuko bagenu beste jokaera bat izengo gendule.

“ABERRI ASKEAREN ALDE, JENTEA LIBRE JAIKI”.

2012/01/30

IÑAUTERIAK BADATOZ...

Aste gutxi geratzen jakuz iñauterixetako kolore burrunbadaz eta herritarren algaraz kaliek bete daittezen, askok eta askok mozorrue prest eukingo dozue. Holan da , Gazte Asanbladak be mozorrue prestatzen dihardu. Azken urtietan moduen, orainguen be ez dogu huts egingo eta Euskal Herrixen puri purixen dauen gai bat hartu eta kalera atarako dogu. Aurtenguen, Euskal Herriko historiara joko dogu, hain zuzen be, 1512xen izendako Nafarroako konkistara.
Otxandixoko gazte, bai, zu, animatu eta mozorrotu gurekin batera!!! Parte hartu plazan egingo dogun antzerkixen eta gabaz pasau Gaztetxetik!!!

2012/01/17

ASKI DA


Zabaldu mundu osora... 21 urteko gazte euskalduna bere ideia politikoengatik 8 urteko espetxe zigorra betetzeko bahitua. HAU DA ESPAINIAR DEMOKRAZIA!!! EKAITZ ETA BESTE GUZTIAK ETXEAN NAHI DITUGU!

2011/12/08

Gasteizko Gaztetxeak bizirik!!!

Gasteizko Zaramaga auzoko Arte eta Ofiziozko eskola zaharra okupatu zuten asteartean bertako gazte asanbladako kideek, baina Ertzaintzak desalojatu egin zuen atzo, Arabako Diputazioak jarritako salaketa baten ostean epaileak eraikina husteko agindua emanda. 15 gazte izan ziren atxilotuak, denbora gutxira aske utzi bazituzten ere.
Eraikinaren hustean Ertzaintzak izandako jarrera oldarkorra eta Arabako Diputazioaren jarrera salatu dute gaur goizean gazte asanbladako kideek eta babesa azaldu dieten hainbat herritarrek prentsaurreko baten bidez. Argi utzi nahi izan dute inork ez duela lortuko beraien lana eteta, eta okupazioaren helburu bakarra auzoa biziberritzea eta eskaintza kultural alternatibo bat eskaini ahal izatea izan direla.