2009/03/31

Korrikako kilometroagatik emandako dirulaguntza eten du Nafar gobernuak

Aurreko asteburuan, Korrika Euskal Herriko hiriburutik pasa zenean, Euskal presoen eta independentziaren aldeko aldarriak agerikoak izan omen ziren. Hori dela eta Nafar Gobernuak Korrikari erositako kilometroa ez ordaintzea erabaki du. Beste behin ere, Nafar Gobernuaren lotsagabekeri berri honek agerian uzten du euskararen eta Euskal Herriaren kontrako jarrera itsua.
Denok zuriz jantzita ikusi nahi gaituzte euskararen aldeko jaia den Korrikan. Ez omen dugu Athletic-en aldeko kamisetarik eramateko eskubidea, ezta sukaldari bagara sukaldari txapela eramateko eskubidea, ezta mendizalea izanda ere mendiko botak eramateko eskubidea. Zuriz jantzita nahi gaituzte, geroan beraiek nahi gaituzten kolorez margotzeko. Nik behintzat argi daukat, euskararen aldeko aldarri nagusiaz gain, nire gustuko kolorez margotuko dudala Korrika.
Ona hemen AEK-k igorritako agiria.

No hay comentarios: