2009/03/25

HIRU AUKERA KRISIA ULERTZEKO

“Hiru aukera krisia ulertzeko” kanpaina Kementsu elkarteak eta Gazte Asanbladak antolatu dabe elkarlanean, eta udal kultur batzordearen laguntza jaso dau. Kanpainaren helburua krisi ekonomikoa zergaitik sortu dan, zein ondorio daukozan eta ea gizarte eredu honek alternatibarik ba ote daukon hausnartzea da. Horretarako hiru hitzaldi/mahai inguru antolatu diez. Lehenamartxoak 27an, bigarrena apirilan eta azkena maiatzean. Hitzaldiak oso modu pedagogikoan egin gura diez. Lehengo hitzaldia krisiaren kausei buruzkoa izango da eta Joseba Garmendiak emongo dau (EHUko irakaslea). Bigarrena, ELA eta LABen arteko mahai inguru bat izango da krisiak sortu dauen egoera sozio laboralaren gainean, eta azkena gizarte eredu honen alternatibei buruzkoa. Hirugarren hitzaldi hau oraindik zehazteke dau. Inork ekarpenik egin gura izanez gero krisia@euskalerria.org helbidea dauko horretarako.

Beraz, bariku honetan, arratsaldeko 19:00etan Kultur Etxean krisia ulertzeko lehen aukera.

No hay comentarios: