2009/10/30
In enbarazu ta zabaldu gaztetxeko ateak
Gazte Asanbladak martxan jarri berri duen eta Otxandioko herritarrak Gaztetxera hurbiltzea helburu duen kanpaina berriak beste pausu eman du. Otxandioko kaleetan ateak agertu eta gero, oraingoan herritar guztien etxeko ateetan ondorengo dokumentua zintzilikatu dute gazteek. Gaztetxea denontzat zabalik dagoela adieraziz eta bide batez ondorengo hilabeetako eskaintza kulturala plazaratuz. Gazteek, hoteletan erabiltzen den sistemaz baliatuz, Gaztetxe barruraino sartzeko gonbidapena egiten diete herritarrei. Beraz, IN ENBARAZU TA ZABALDU GAZTETXEKO ATIEK.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
2 comentarios:
Inglaterratik oso ondo ereizten dotzagu hasiera kanpaina honi, baina ez ahaztu ate danetan ipintzie eh? Gure etxietan behintzet ez daitezela faltau! Animo ta jarraitu lanien, gure lan eskue ez daukozue, baina sentimendue ez da falta! Aupa zuek!
flipadas! faltan botatzen al dozue gustzi hau ala? Ba, trankil biherlekue gure badozue internetetik be in geinke. Internetek ate asko zabaltzen ditu. SENTIMENDUE BAI BIHERRA ERE BAI!!
AUPA GAZTE ASANBLADA INTERNAZIONALISTA!!!
Publicar un comentario