hasi zela. Ordutik alemaniaren elkartze prozesuak hasi eta aurrera darrai. Aldaketa arkitektoniko - sozial- ekonomiko izugarriak ekarri dituen prozesua. Zergatik? Nola izan zen guzti hau?

Hamarkada horietan bi eredu ekonomikoen arteko norgehiagokak goia jo zuen, GERRA HOTZAREN garaiak ziren. Berlin eta orohar Alemania gerra horren baitako puntu beroa izan ziren. Mendebaldeko (RFA) propagandak eta kontsumo eskaintzak, ekialdean (RDA) formatutako jendearen emigrazioa bultzatzen zuen mendebaldera. Bestera esanda, RDA (sozialistatik) izugarrizko jende migrazioa ematen ari zen RFA (kapitalistara). Hau horrela RDAk heziketan egiten zuen inbertsioa ez zen herrialdean berrinbertitzen eta ondorioz garapen ekonomikorako arazo handiak sortzen zituen. Horregatik 1961ean RDAko gobernuak Berlin banatuko zuen 150kmko harresia eraikitzea erabaki zuen, jendeak mendebalera emigra zezan eragozteko.
1989an Sobietar eredu burokratikoaren krisiarekin batera, harresiaren desegitea gertatu zen. Egunotan komunikabide gehienek goraipatu eta ospatzen duten momentu historikoak dira. Baina zergatik mintzatzen dira harresi honetaz? Eta zergatik ez dira mintzatzen gure munduan zutik dirauten milaka harresiez? Ceuta eta Melillan dagoen iparra-hegoa harresiaz (Afrika Europa), Palestinan Israel eraikitzen ari den harresiaz, gure herrietan desberdintasun sozialek eragiten dituzten harresiez, emakumeek berdintasunerako gainditu behar dituzten harresiez, Mexiko eta Estatu Batuen artekoaz, Eslovakiako Ostrovany hirian ijitoak inguratuz eraiki duten 150 mko harresiaz... Kapitalismoaren estrategia bat ote egunotan hedabideek Berlingo harresiaren erorketa goraipatzea eta egun daudenak izkutzatzea?

No hay comentarios:
Publicar un comentario