Urte batzuk die Otxandixoko herritarrok karnabalak herrixen bertan ospatzen doguzela eta aurten be Gazte Asanbladak bere aportaziñue itten dotzo egunai. Guraso elkartearekin elkarlanien Erdi Aroa hartu da gai nagusi moduen.
Erdi Aroan begirada jarrita ezin geinke ahaztu Euskal Herrixek jasan eban zapalkuntza gogorra Inkisiziñuen eskutik. Karnabal hauetan Gazte Asanblada, garai horretako gizartiaz identifikatzen da, hain zuzen be, orduko euskal emakumiekaz, etxeko andre, ingurukoen sendagile, sendabelarretan jakitun, landa zalea, dibertsio eta ongi pasatzearen zale zan emakume horrekaz. Zapalduek, jarraituek, bortxatuek, torturatuek eta sutan erriek izen zienak ohituretan eta jakinduria herrikoietan oinarritzen zan bizimodue izetiegaittik.
Sorgin ehiza amaitu bazan be, gizakiaren historian ziher maitatzeko beste era bat daukona edota ezberdin pentsatu dauena, beti izen da susmo guztixen jomuga, garai bateko sorginen antzera. Ezezagunan beldur, azken laurehun urteotan sorgin-ehizak beste jantzi batzuekaz jarraitu dau bizirik. Eta gaur egun be oraindik horrela dihardu eta gaztiok, batez be, gure izaera errebeldiegaitik egunerokotasunien bizi dogu.
Gaztetxearen 10.urteurreneko lemak diñoen moduen, “Su honek bidauen hauspue garelako…” praktikan jarriko dogu, gazte guztixok batia, danon gogo, inddar eta ilusioz lehengo inkisizio eta gaurko zapaltzailiek sutara botaz su honi indderra emongotzau. Beraz, izen gaitezan sorgin, izen gaitezan gazte eta errebelde, sortu daigun elkarrekin. ERAIXONK HAUSPUAI!!!!
Otxandioko Gazte Asanblada
2011/02/28
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario