2011/03/14
Neska Gazteon Hausnarketa Festa eguna
Datorren zapatuan, martxoak 19,Zarautzen Neska Gazteon Hausnarketa Festa eguna ospatuko da, hona hemen gonbidapena:
"Gero eta hurbilago dago berriz elkartuko gaituen hausnarketa eta festa eguna, Putzuzulo gaztetxea Euskal Herriko damak jasotzeko lanetan ari da jada. Patriarkatuaren garretatik askatuko gaituen edabea ia prest dago, soilik zure/gure ideiak falta dira lapikoan. Gure burutxoetan ditugun gogo eta asmoak martxoaren 19an ere hitz eta praktika bihurtuko ditugu. Lapikoak eztanda egingo du beste behin eta gure herrietatik datorren olatua uholde bilakatuko dugu guztion bulkadaz.
Ez zarela honetaz pentsatzen hasi oraindik? Lasai. Gutaz, neska gazteotaz eztabaidatuko baitugu; ez zaizu arrotza egingo kalaka. Motorrak berotzen joan zaitezen, herrietan banatuko ditugun eskuorrietan datozen itaunen inguruan hausnartu dezakezu.
Ze haizan, inoiz pentsatu ahal dun neska eta gazte haizen? Zergatik? Zein den hire eta gure errealitatea? Zerk batzen gaitin? Zertaz hagoen nazkatuta? Zer apurtuko huen? Eta zer sortu? Elkartuko al gaitun?
Hemendik zure inguru hurbilean galdera horietaz eta zuek mahaigaineratzen dituzuen beste hainbestetaz pentsatzerako gonbidapena luzatzen dizugu."
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario