2011/07/11

OTXANDIOKO JAIAK 2011


UZTAILAK 16, ZAPATUA: GAZTE EGUNA
14:30 Gazte Bazkaria herriko plazan
17:00 Gazteen arteko olinpiadak
19:30 Kalejira herriko txistulariekin
20:00 Otxandioko presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea herriko plazan, Giza Eskubideen Aldeko Udal Batzordeak deituta.
21:00 Txupinazoa azkeneko bi legegintzaldietan alkatetzan lanean aritu den Aritz Otxandianok jaurtiko du.
21:05 Danborrada Otxandioko Musika Bandarekin batera
23:30 SUTAGAR eta JARE taldeen kontzertuak.
Ondoren, IZARGI taldearekin erromeria

UZTAILAK 17, DOMEKA
07:30 Diana eta kalejira
08:00 SOKAMUTURRA
12:00 Soinubilen eskutik HERRI KANTA eguna (“Kalean gora, kalean behera, lagun artean kantari”).
13:30 Aizkolari Txapeldunen liga. Bitartean harrijasotzaileak izango dira.
19:45 Urduri dantza taldeak “Plaza Dantzak” izeneko ikuskizuna eskainiko du plazan.
22:30 Lisker taldearen erromeria.

UZTAILAK 18, ASTELEHENA: SANTAMAÑA EGUNA
11:30 Kalejira herriko Bandarekin.
12:00 Meza nagusia Santamañaren omenez, Oihandi Abesbatzaren parte hartzearekin.
12:30 Kalejira txistulariekin
13:00 Urduri Dantza taldearen ekitaldia
17:30 Pilota partidak Mainondoko frontoian (debalde izango da)

NESKAK
(Maila internazionalean txapeldunak Euskal Herriko selekzioan jokatuz)
Itsaso Pradera – Laura Saez
Amaia Irazustabarrena – Ane Isasmendi

BERTSO PILOTA
MIKEL GOÑI – OIER JAIO (Botillero: SEBASTIAN LIZASO)
FERNANDO ARRETXE – ROBER URIARTE (Botillero ANDONI EGAÑA.)

19:45 El Negro y el Flaco antzerki taldeak “Charabia” izeneko obra eskainiko du gazte eta helduentzat plazan.
22:30 Dantzaldia Luhartz taldearen eskutik.


UZTAILAK 19, MARTITZENA HAURREN EGUNA
11:00 Zirkuaren munduan oinarritutako “Cirkomotik” izeneko umeentzako parkea.
12:30 Iluntxo pelota eskolaren partiduak
17:00 Tute, mus eta briska txapelketa
18:15 Txan Magoaren ikuskizun berria umeentzat.
22:00 Gazte Asanbladak antolatuta umeentzako pelikula plazan (eguraldi txarra eginez gero Gaztetxean izango da)

UZTAILAK 20, EGUAZTENA
*Eguaztenetik barikura, 17:00etatik 20:00ak bitarte, Etxeratek antolatuta, “Km 0: Dispertsioa Kalera” izeneko erakusketa Bolalekuan.
22:00 Etxeratek antolatuta “Sagarren denbora” filma eskainiko da gazte eta helduentzako plazan. (eguraldi txarra eginez gero Gaztetxean izango da)

UZTAILAK 21, EGUENA
22:00 Mirugainek antolatuta gazte eta helduentzako pelikula plazan. (eguraldi txarra eginez gero Gaztetxean izango da)

UZTAILAK 22, BARIKUA
19:00 Udaletxean, Ez ohiko udal bilkura: Andikonako bonbardaketaren inguruko adierazpen instituzionala
19:30 “Gerra zibila Otxandion” liburuaren aurkezpena bolalekuan.
22:30 Andikonako bonbardaketa gogoan 75.urteurreneko ikus entzunezko ekitaldi berezia Andikonako plazan. Bertan, Otxandioko herritarren parte hartzeaz grabatutako laburmetraia proiektatuko da.
23:00 Mikel Urdangarin, Bingen Mendizabal, Rafa Rueda eta Nika Bitchiasvili musikariak eta Traspasos Dantza Taldearen partaidetza bereziarekin ekitaldia Andikona plazan.



UZTAILAK 23, ZAPATUA SAN MARTIN EGUNA
09:00 Arrantza txapelketa Mataderoan
12:30 Meza San Martinen
13:30 “Bentazaharrako mutiko alaiak” fanfarrearekin San Martinera
14:00 San Martinen paella txapelketa, bolaleku berrituan bolo txapelketa, trikitilariak…
19:45 “Bentazaharrako mutiko alaiak” txarangak herriko bazterrak alaituko ditu. Ondoren herriko plazan ikuskizun xume bat eskainiko du.
23:30 Kontzertuak DISORDERS eta THE SUGARBALLS taldeen eskutik.
Berbena TXIMELETA taldearekin


UZTAILAK 24, DOMEKA
12:00 Meza Nagusia
13:00 Andikonako bonbardaketaren oroimen ekitaldia. Andikona plaza eraberritua eta Nestor Basterretxeak eginiko eskultura inauguratuko dira.
Ondoren, Ohiko limonada plaza nagusian, Otxandioko eta Aiarako banden soinuez lagundurik.
18:30 “Anje Duhalde” eta “Pantxoa ta Peio” musikariek ikuskizuna eskainiko dute plazan.
23:00 Berbena Orotz taldearekin
01:30 Agur Santa Marina abestiarekin jaiei amaiera emango zaie.

No hay comentarios: