2012/03/08

Aldaketa ezinbestean feminista!!

Gaurko honetan, martxoaren 8aren inguruko aldarrikapenekin gatoz. Iaztik hona, krisi egoera larritu baino ez da egin, baina gure borroka eta gure baloreak ez dagoz krisian, eta inoiz baino beharrezkoagoa dan komentzimentuz, kalera urteteko deia zabaltzen dogu.

Krisi ekonomiko eta sozialean bizi gara eta egunerokoak dira eskubide sozialen urraketa, zerbitzu sozialen murriztea eta pribatizazioa, ezkutuko lana zein lanbaldintzen prekarizazioa, eta antzerakoak. Duda barik egoera honetan emakumeok gara lehenengo kaltetuak.

Gaur egungo mugimendu kontserbadorearen erasoaldiak zuzenean joten dau emakumea; emakumeok etxera itzuli gaitezen ahalegintzen dira eta sistemaren mesedetan, gizartearen erreprodukzio zereginetara mugatu nahi gaituzte; izan ere, etxeko lana, umeen heziketa, zahar edo menpekoen zaintza, etab., naturalki gureak bailitzan legez saltzen deuskuez euren diskurtso, mezu eta politikaren bidez eta eremu pribatura eroan eta hantxe itxi nahi dabe emakumea. Baina gugaz jai daukie, gure borroka ez dago krisian!!

Honegaz batera, Euskal Herrian bizi dogun garai politiko honetan euskaldun guztiok hartu behar dogu parte bai prozesuaren edukietan, bai norabidearen definizioan, hau da, gure herriaren geroa zehazten parte hartu behar dogu emakumeok ere, euskal herritar eta emakume garelako.

Gu aurten ere ez gara etxean gelditu, Otxandixoko plazara etorri gara, gure lana eta protagonismoa aldarrikatzeko. Uste dogulako emakume zein gizon librez osatutako gizarte justuagoa lortzeko femisnismoa ezinbestekoa dela.

No hay comentarios: