2011/11/14

Erregea eta Bufoia Otxandixon

Udazkenagaz batia, urteroko bertso ikuskizune be heldu da Otxandixua. Aurtengo honetan "Erregea eta Bufoia"ren emanaldiaz gozatzeko aukera izengo dogu, non bertsue eta antzerkixe uztartuz aktoriek bertsolarixai erantzun biherko dotzan eta bertsolarixek aktoriai. Lan horretarako pertsonai ezin hobeak izengo doguz: Errege eta bertsolari lanetan Andoni Egaña; bufoi eta aktore moduen Ander Lipus eta bi fiera hauek manejatzen zein gai jartzaile moduen Unai Elisazu.
Galdu ezin dogun ikuskizun hau bariku honetan, hilaren 18xen izengo da, ilunkerako 8:30xetan Otxandixoko Bolalekuen. Sarrerak 3€tan erosi ahalko die ordu erdi lehenau.
Hona hemen barikuen ikusiko dogunaren aurrerapen bat:

No hay comentarios: