2011/11/16

Kukutza II izan zena okupatzen saiatu dira 27 gazte

Irailaren 23an eraitsi zuten Kukutza III gaztetxearen aurrekoa izan zen eraikina okupatu du arratsaldean gazte talde batek: Kukutza II. Ateak botatzeko “komeriak” izan badituzte ere (horman zulo bat egin behar izan dute), barrura sartu da Ertzaintza eta ia gazte guztiak atera dituzte dagoeneko. Jabeak salaketa jarri du auzitegian, eta Eusko Jaurlaritzako Herrisaingo Sailak ez du argitu epailearen egindurik iritsi den edo ez. Eraikina indarrez okupatu dutela argudiatuz, usurpazio delituagatik inputatuko dituzte.

Bertatik jakinarazi dutenez, kalea itxita dauka poliziak (Larraskitu kaleko 29.ean dago eraikina), baina poliki poliki auzotar andana ari da inguruetara gertutatzen. Pilotakada eta borra kolperen batzuk izan direla jakinarazi dute hainbat hedabidek.
www.topatu.info

No hay comentarios: