2011/11/30

"Tortura Euskal Herrian" dokumentalaren aurkezpena

2008an Bizkaian burututako polizia operazio batean jasotako irudiak, testigantzak... aintzat hartuz, Torturaten Aurkako Taldeak egindako "Tortura Euskal Herrian" dokumentala aurkeztuko dute zapatu honetan Bilbon.
Torturaren Aurkako Taldearen oharra:
2008ko uztailean Bizkaian burutu zen polizia operazio batean atxilotu zituzten lagunei Garzonen protokoloa aplikatu zieten. Bertan, teorian, atxilotuekiko hainbat neurri hartu zituen Guardia Zibilak, tartean, atxiloaldia grabatzekoa. Ahozko epaiketan kalabozoetako zenbait irudi bota zituzten, non atxilotuak Guardia Zibilekin batera agertzen diren pasiloetan gora eta behera.

Operazio honetatik abiatu eta tortura bere orokortasunean aztertzen duen dokumentala egin dugu azken hilabeteotan, bertan kalabozoetako irudiak eta epaiketakoak agertzen direlarik, besteak beste. Honekin batera hainbat elkarrizketa grabatu ditugu, torturaren errealitatea aztertuz ikuspegi ezberdinetatik. Dokumentala gazteleraz egin dugu eta azpitutuluak jarri dizkiogu euskaraz, frantsesez eta ingelesez. Amaitua dago jada, eta datorren larunbatean botako dugu lehen aldiz Bilbon.

Ondorengo irudiak Garzon epailearen aginduz egin ziren grabazioetatik hartuak dira. Autoaren arabera atxiloaldi oso grabatu behar zuten Guardia Zibilek, baina argazkietan agertzen den pasiloko joan eta etorriak grabatu zituzten soilik. Dokumentalean bideoz grabaturiko irudi gehiago ikusteko aukera izango da.

No hay comentarios: